"Maier S.Coop III. Diseinu-Lehiaketa"-ren finalistak

Antolatzaileek, batzorde tekniko baten aholkuekin, 16 finalista hautatu dituzte, lehiaketaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak jarraituz, hau da:
- Berrikuntza erabilerari eta funtzioari dagokionez
- Asmamena
- Auto mota ezberdinetan barneratzeko gaitasuna
- Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.
Finalistak hautatu eta gero, Epaimahaiak hautatuko ditu saridunak. Epaimahaia diseinu-zentroetako ordezkariek, automobilgintza-enpresetakoek, erakunde publikoetakoek eta diseinatzaileek osatuko dute.
Jakin-mina duenak, [url= http://www.maierdesign.es/eu/finalistas.php][b] lehiaketaren WEB orrialdean[/b][/url] ikusi dezake finalisten lanak