Maier SUR/FIN 2013 ferian egon zan

Pasadan ekainan, Maierreko ordezkari batzuk Illinois-en egon ziren han burututako SUR/FIN 2013 feria ikusten. Aurtengoa, The National Association for Surface Finishing (NASF) erakundeak antolatutako 95. edizioa zan.
Helburua: Sektore honetan garapen iraunkorra aurreratzea. Horretarako 70 hitzaldi baino gehiago eta 170 erakusketari. Hauek akabera industria honetarako interes estrategikoa duten produktu, ekipo, sistema eta serbitzuak eskaini zituzten, feria hau mundu mailan arlo honetan garrantzitsuena bilakatuz.